Gure erakundea
 Nor gara?
 Noiz deitu?
 Nola deitu?
 Zer esan behar diguzu?
 Gure langileak
 Zuzendaritza organoa
 Baliabide koordinatuak
 Zerbitzu ezkaintza
 Gure jarduera
 Gure irudia
  Gure errekurtsoak
 Koordinazio zentroak
 Helikoptero Medikalizatua
 BEA Anbulantziak
 SVE Anbulantziak
 OBE Anbulantziak
 Administrazioa
 Mediku eta erizainak etxera bisita
  Ekintzarako ardatz estrategikoa
 Plan estrategikoa
  Infografiak
 Emergentziak
 Bihotz-arnasetako gelditzea
 Geldialdi sortzaileak
  Lankideen Txokoa
 Sarbide pribatua
Osasun-aholkuak


ZER DA GRIPEA
Birus batek sortutako gaixotasun infekziosoa da. Oso gaixotasun kutsakorra da eta airearen eta listu tanta txikien bidez zabaltzen da. Gripe kasuak, batez ere, udazkenaren amaieran eta neguaren hasieran agertzen dira.

ZEINTZUK DIRA BERE SINTOMAK
Gaixotasunaren sintoma ohikoenak honako hauek dira: sukar altua, buruko eta muskuluetako mina, ahulezia eta ondoez orokorra. Batzuetan sudurreko kongestioa, eztarriko mina eta eztula ere agertzen dira.

ZER EGIN BEHAR DUZU
  • Ohean egon.
  • Ongi hidratatu, ura eta zukuak edanez.
  • Antitermikoak erabili: Paracetamol edo azido azetilsalizilikoa hartu (umeak ezik). Alergia edo intolerantziarik baduzu, hartu baino lehen, kontsulta ezazu.
  • Sukar altua edo iraunkorra baduzu zure anbulategi edo osasun zentrora dei ezazu. Deitu arren antitermikoa eta bainu epel bat har dezakezu.
  • Pazienteak gaixotasun kronikoa baldin badu (diabetesa, ...) deitu zure famili medikuari.
  • Konplikazioak agertzen badira (arnasa hartzeko arazoak, antitermikoekin sukarra ez bada jaisten, konbultsioak, ...) lehenbailen Osakidetza Emergentziak-era dei ezazu.

ZER EZ DUZU EGIN BEHAR
  • Antibiotikoak hartu. Birusen aurka antibiotikoek ez dute efekturik.
  • Arropa gehiegi jantzi, honek sukarra jaistea eragozten du. Ez saiatu sukarra alkohol-igurtzien bidez jaisten.
  • Ospitaleko larrialdi zerbitzura joan. Aurretik zure oheburuko medikuarekin egin kontsulta, beharrezkoa balitz honek bideratuko zaitu bertara.