|
|
|
|
|
|
|
|
-
Ez irten eta ez egin jarduerarik eguzkitan eguneko erdialdeko orduetan (eguerdiko 12:00etatik arratsaldeko 18:00etara bitartean), eta batez ere, ez egin jarduera fisikorik, hau da, ez egin kirolik edo ahalegin fisiko handia eskatzen duen lanik.
-
Ordu horietan etxetik irten behar izanez gero, ibili poliki eta itzaletan, eta eraman ura zurekin. Erabili arropa arina, zabala eta kolore argikoa (ahal izanez gero, kotoizkoa), kapela, eguzkitarako betaurrekoak eta eguzki babesgarriak.
-
Egunean zehar, itxi eguzkitara dauden fatxadako pertsianak eta leihoak. Kanpoko tenperatura barrukoa baino altuagoa denean, leihoak itxita eduki behar dituzu; ireki gauez, aire lasterrak eragiteko, etxea airezta dadin.
-
Autoa aparkatzen duzunean, ez utzi barruan ez umerik ez adinekorik leihoak itxita.
|
|
|
|
|
|
-
Bilatu leku aireztatuak edo egokituak.
-
Etxe barruan, egon gelarik freskoenetan.
-
Dutxatu, bainatu edo busti gorputza egunean pare bat aldiz.
|
|
|
|
|
|
-
Edan likido ugari, egarri izan ez arren: ura eta fruta zukuak, pixka bat hotzak.
-
Ez edan edari berorik eta ez hartu edari alkoholdun gehiegi.
-
Ez egin jatordu oparorik. Jan aldizka, kantitate txikiagoak eta maizago. Jan frutak eta barazkiak (beherakoa baduzu izan ezik).
|
|
|
|
|
ESKATU AHOLKUA ZURE MEDIKUARI
|
|
-
Batik bat, sendagaiak hartu edo ohikoak ez diren sintomak igarriz gero.
|
|
|
|
|
EZ IZAN ZALANTZARIK : LAGUNDU ETA/EDO ESKATU LAGUNTZA
|
|
-
Beroagatik ondoezik sentitzen bazara, eskatu laguntza senide, auzoko edo lagunei.
-
Informatu zure inguruan bakarrik bizi diren edo ahultasun nahiz mendetasun egoeran dauden adinekoen osasun egoeraz. Arduratu eta lagundu jaten eta edaten.
-
Zaindu eta kontrolatu umeak hurbil-hurbiletik. Likidoak hartu eta itzaletan egon behar dute.
|
|
|
|
|
|
|
ZER ARRISKU DAGO BERO HANDIA EGITEN DUENEAN?
|
|
Bero handiak eragin kaltegarria du organismoan. Deshidratatzeko, gaixotasun kronikoak larriagotzeko edo bero kolpe bat izateko arriskua dago.
Adi egoteko sintomak :
|
|
-
Muskulu karranpak besoetan, hanketan, sabelean...
-
Neke handia. Haren seinaleak zorabioa, ahultasuna eta ezohizko insomnioa dira.
|
|
|
Sintoma horiek agertzen badira :
|
|
-
Utzi Bertan behera egiten ari zaren guztia, freskatu eta atseden hartu zenbait orduz, leku fresko batean. Edan ura eta fruta zukuak, besteak beste.
-
Sintomek iraun edo larriagotuz gero, galdetu medikuari.
|
|
|
|
|
|
Gorputzak kontrolatu ezinik tenperaturak 41 ºC-tik gora egiten duenean gertatzen da. Oso kasu larrietan, berehala tratatu ezean, bero kolpeak heriotza eragin dezake.
Hona hemen haren sintomak :
|
|
-
Ezohizko agresibitatea.
-
Larruazal gorria, beroa eta lehorra. Ez dago izerdirik.
-
Buruko mina, zorabioa, goragalea, logura eta egarri handia.
-
Nahasmendua, konbultsioak eta konortea galtzea.
|
|
|
Kirolariek, eguzkitan lan egiten duten pertsonek, bularreko haurrek, adinekoek eta urritasuna edo gaixotasun kronikoa duten pertsonek dute bero kolpea izateko arriskurik handiena.
|
|
|
|
|
ZER EGIN PERTSONA BAT BERO KOLPEA IZATEN ARI DELA IKUSTEN BADUZU
|
|
-
Ez galdu denborarik eta deitu 112ra laguntza eskatzeko.
|
|
|
Laguntza iristen den bitartean:
|
|
-
Eraman leku fresko eta aireztatu batera.
-
Konorterik gabe ez badago, eman likidoa, edan dezan.
-
Kendu arropa.
-
Busti urez edo estali maindire bustiz.
|
|